Zer da?
Medikuntza Txinatarra duela 2000 urte baina gehiago Asia ekialdean garatzen hasi zen disziplina medikoa da. Hainbat kontzepturen baturan datza, gaur egunerarte, denboran zehar elkar existitu eta eboluzionatu duten teknika eta erraminten multzoa.
Medikuntza Txinatarrean pertsona bere osotasunean hartzen da kontuan; gorputza, organismoa, gogoa eta emozioak modu banaezinean, dena dagoelako elkar lotuta. Kausalitatea bilatzerako momentuan, guztia hartzen da kontuan multzo banaezin bezala.
Yin eta Yang energien arteko truke armoniosoa eragitean datza oinarrizko printzipioa, gorputzean oreka berjartzeko. Hau Qi fluxua, odola eta beste ezinbesteko substanzia batzuk gorputzean berrezarriz lortzen da.
Zer tratatzen du Medikuntza Txinatarrak?
Medikuntza Txinatarrak gaixotasun, patologia eta gaitz anitz eta ugarirentzako tratamendu sistema oso bat eskaintzen du.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, 100 desoreka baino gehiagorako da erabilgarria, horien artean hauek aurkitzen ditugularik:
Osteomuskularrak
Lunbalgia, ziatika, lepoko mina, tendinitisa, lotailu eta muskuluen lesioak, tunel karpianoaren sindromea.
Psikoemozionala
Estresa, antsietatea, depresioa, insomnioa.
Ginekologia
Dismenorrea, amenorrea, ziklo irregularrak, hileko mina, menopausia, antzutasuna, endometriosia, obulutegi polikistikoa, haurdunaldiko laguntza.
Inmunologia
Inmunitate baxua, alergiak, autoinmunitatea.
Liseri aparatua
Idorreria, digestio txarra, errefluxu gastrikoa, hiato hernia, gastritisa, kolitisa, Crohn-en gaixotasuna.
Neurologia
Buruko mina, migraina, trigeminoaren neuralgia, Bell-en paralisia, neuropatia, herpes zosterra.
Arnas aparatua
Asma, brokitis akutua, sinusitisa, rinitisa.
Beste batzuk
Bertigo periferikoa, Meniere sindromea, hipotiroidismoa, hipertiroidismoa, ekzema, psoriasia, akufenoak, fibromialgia, fatiga kronikoa, min orokorra.
Onura osagarriak
Energiaren igoera, estresaren jeitsiera, erlaxazioa, loaren hobekuntza, bizitasuna handitzea, inmunitatearen hobekuntza.