Nor naiz?
Amaia Gaztelumendi Ruano naiz. Fisioterapia ikasketak burutu nituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 2015 urtean graduatu nintzen. Azken hiru urte hauetan Irungo Teknia Mediku Zentroko fisioterapeuta izan naiz.
Unibertsitateko ikasketak bukatu ondoren, ordea, pazienteak forma integral eta holistiko batean artatu eta tratatzeko modua bilatzen hasi nintzen.
Bilaketa horretan, Medikuntza Txinatar Klasikoa disziplina erakargarria eta egokiena iruditu zitzaidan, eta 2017 urtean Manu Moreno maisuarekin Bartzelonan ikasten hasi nintzen, formazio jarraituan, gaur egun oraindik ere bere ikaslea naizelarik.
Bide horretan, 2019ko irailean etapa berri honi ekin diot, nire kabuz. Eguzkilore Zentroa martxan jarri dut, urte hauetan pilatutako esperientzia eta jakintza guztia pazienteen esku jartzeko. Tratamendu pertsonalizatu eta holistiko bat emanez, gaixotasun eta lesioen aurrean.