Pertsona bakoitza bakarra da, oinarri horretatik abiatzen gara kontsultan, eta horregatik elkarrizketa batekin hasten gara tratamendua pertsonalizatu ahal izateko. Elkarrizketa horretan pazientearen bizitzako aspektu guztiak baloratzen dira, bai fisikoa, psikologikoa, bai emozionala. Elkarrizketaren ondoren bakoitzaren beharren araberako tratamendua gauzatzen da.

Amaia Gaztelumendi Eguzkilore

Teknikak

Tratamendu sesio bakoitzean hurrengo teknika hauetako batzuk erabiltzen ditugu:

BIZITZAREN KULTIBOA

Ongizate eta orekaren mantentzea, osasunerako zainketa eta ariketen bitartez. Bizitza elikatzea prebentziorako eta sendatzeko terapia bezala kontsideratuta dago.

AKUPUNTURA

Akupuntura antzinako medikuntza txinatarretik eratorritako tratamendu bat da. Gorputzeko zenbait ataletan orratzak sartzen dira pazientearen osasuna eta ongizatea berreskuratzeko, helburu terapeutiko eta prebentiboekin.

ESKU TERAPIA

Fisioterapeuta batentzako oinarria da, masaje terapeutikoa, terapia miofaszialak, manipulazioak, trakzioak, etabar barnebiltzen ditu.

BENTOSAK

Antzinako medikuntza txinatarretik eratorritako teknika bat da; bentosa bat larruazal gainean kokatzen da kongestio lokal bat sortzeko. Qi eta odolaren zirkulazio askea eragitean du, oreka berreskuratuz.

AROMATERAPIA

Aromaterapia olio esentzialen erabilera terapeutikoan oinarritzen da. Olio esentzial hauek estraktu botaniko aromatiko eta kontzentratuak dira, destilazioarekin, hotzean prentsatuta eta erretxinaren erauzketarekin lortzen direnak. Kontsultan Young Living-en olio esentzialak erabiltzen ditugu, kalitate gorena bermatzen dutelako euren Hazitik zigilura lema eta konpromezuarekin.